RSS

2012/10/29

Bostarren galdera

Kaixo Unibertsolariok!
Lizartzako eskolako 1. ziklokoak ere unibertsoaren inguruan gabiltza, eta zuentzat honako galdera dugu. Nola sortu zen ilargia?
Animo!
                                                      LAUGARREN GALDERA     
Kaixo guztioi!
Hau igeldo eskolatik dator, aber asmatzen duzuen.  Zergatik ez dugu ilargia beti berdin ikusten?



 

2012/10/17

ORION KOHETEAN ESPAZIOA AZTERTZEA JOATEN GARA ETA ABENTURA PILO BAT GERTATZEN ZAIZKIGU. LEHENGO BATEAN METEORITO BATEK JO ZUEN ETA ZATI BAT PUSKATU ZITZAION.


2012/10/16

Berrobikoak Planetariumean

ATZO IRUÑAKO PLANETARIUMERA JOAN GINEN, ZERAIN, ADUNA, IGELDO ETA BERROBIKOAK ELKARREKIN. ROBIN ROBOTAK, EGUZKIA,ILARGIA, PLANETAK ERAKUTSI ZIZIKIGUN. ONDOREN TAMAGOCHI PARKEAN JOLASTU GENUEN ETA OSO ONDO PASA GENUEN

2012/10/15

Hirugarren galdera

Kaixo lagunak!
Hona hemen gure galdera kuriositate batean oinarritua. Guk ere erantzuna topatu beharko dugu, ez dakigu eta!
Espaziora joango bagina, zerbait entzungo al genuke? Zarataren bat? Edo isiltasuna? Zer uste duzue zuek?
Animo lagunak!

2012/10/08

Bigarren galdera

Kaixo, guztioi:

Hau da Igeldoko eskolatik proposatzen den bigarren galdera: Nola sortu ziren Unibertso eta planetak?

Animo eta ekin lanari!

2012/10/03

1go galdera

Galdera honekin hasiko gara blog honetan lanean. Guk oraindik erantzuna ez dakigu, ea aurkitzen dugun. Nola zekiten antzinakoek, teleskopiorik gabe, planetak eta izarrak gauza desberdinak zirela?