RSS

2017/02/21

ONDAZARTE BASERRIRA BISITA

Ostiralean Ondazarte baserrira joan ginen. Bertan baserrian egiten diren lan ezberdinak ikusteko aukera izan genuen: jaio berriak diren txekorrei biberoia eman, behiei jana eman, behiak min hartzen dutenean sendatu, robota prestatu behiak jezteko, simaurra bildu eta ongarri bezala erabili, behien esnea bildu eta pasteurizatu, esnea ontziratu eta azkenik saltzera eraman.
Bukaeran primerako hamaiketakoa egin genuen, Igeldoko esnea eta gailetak. Oso ondo pasa genuen.

Mila esker Eneritzi, Enekori eta Larraitzi!

2012/12/09

UNI....BERTSO....TAN

Beno... iritsi da... gaiaren bukaera (ez unibertsoarena!).
Proiektu zoragarria izan da; gainera, oso polita izan da zuekin konpartitzea.
Igeldotik bertso batzuk partaide guztientzat.
URTE BERRI ON, UNIBERTSOLARIAK!!

2012/12/03

Orzurirekin hitzaldia

Hona hemen Txinan dagoen Orzurirekin egindako bideokonferentzia. Interesgarria izan zen, ezta? Ea zer moduz entzuten den...

2012/11/28

GALDERA BAT

Kaixo lagunok! Ba al dakizue Laika izeneko txakurra zergatik bidali zuten espaziora? Hil egin zen eta guri pena handia eman digu hau jakiteak. Zergatik ez zuten arratoi bat bidali? edo xagu bat edo pelutxe bat?edo robota?

2012/11/23

¡El reto matemático!

Kaixo, denoi! Youtubeko bideo batekin gatozkizue. Oraingo honetan ezagunak diren unibertsoko astroen saikapen batekin ilargitik hasita, handienera.

Problema hau da:

VY Canis Majoris izarraren diametroaren datua azaltzen denean, itzulpenean zenbaki desberdina adierazen dela ohartu gara. Hori dela eta, benetakoa zein den kuestionatu eta zera egin dugu: Hegazkinaren abiadura kontuan hartuta eta 1100 urte behar dituela izarrari bira emateko jainda, gure kalkuluak atera ditugu.

Egia esan, gelako denek ez zuten honelako zenbaki handiekin kalkulu hau ateratzeko gogorik eta interneten bilatu dute erantzuna (eta neurri unitate desberdin bat aurkitu dute: "unitate astronomikoa). Eta zenbaki bera lortu dugu!!

Saiatuko al zarete problema hau ebazten? Animo!